Blog de MaddiErauskinIkom

LAUGARREN ASTEA


ASTELEHENA (URTARRILAK 22):


Iritsi da berriz ere astelehena,  eta astero bezala, nire gaurko eginbeharra 1990 Gastrotekako menua diseinatzea izan da.


Hemen utziko dizkizuet gaurko menuaren argazkitxo batzuk:







Hauek izan dira gaurko diseinuak, testu polit bat prestatu diet eta sarera igo ditut Facebookera eta Instagramera hain zuzen.

Jarraian, badakizue, bost  instastory ere prestatzen ditudala, astelehenetik, ostiralera, egunero ezberdina Instagramera igotzeko


Hona hemen aste honetako batzuk:






Gastromenuekin bukatu ostean, LumaGorrirekin jarri nahiz. Zenbat eduki desberdin sortu ditut datozen egunetarako alde batetik irudiak eta bestalde zenbait testu erakargarri eta facebooken programatu ditut, eurek begirada bat botatzeko.

Bestalde, Errezeta bat ere egin dut, GIF formatuan. Oraindik ez dizuet azaldu, gaurkoa izan delako nire lehenengoa. Infografiak egiten diren moduan, hilabetean pare bat errezeta ere igotzen direla LumaGorrira.


Oraingo honetan oilasko errea sagarrekin tokatu da. Hona hemen duzue esteka.


https://giphy.com/gifs/l49JZnV1Iv3f2gGhW



URTARRILAK 23 (ASTEARTEA) :


Gaur hilak 23 asteartea, lehenengo orduan, LumaGorriko zenbait argitalpenekin sortzen aritu nahiz eta berdina 1990 Gastrotekarekin ere.


Izan ere, 1990 Gastrotekak egoitza bat dauka Tolosan eta Inauteriak datozela kontuan izanik, horren arira zerbait sortu behar izan dugu, sare sozialetara igotzeko.


Bestalde sare sozialak kudeatzen aritu nahiz eta estatistikak nola dauden taula batean ipini ditut.


Bukatzeko, urteko egutegia hartu eta egun internazionala begiratzen aritu nahiz;


Adibidez:


  • Urtarrilak 30 → Biolentziaren aurkako eguna

  • Otsailak 4 → Minbiziaren aurkako eguna

  • Martxoak 22 → Uraren eguna

  • Apirilak 7 → Osasunaren eguna


Janariarekin lotua


  • Urtarrilak 16 → Kroketen egun internazionala

  • Irailak 13 → Txokolatearen egun internazionala

  • Urriak 16 →  Ogiaren egun internazional


Zertarako egun hauek bilatu? Gaur egun sare sozialetan geroz eta gehiago ipintzen dira horrelako egunetako ospakizunak eta guk ere hori egin nahi izan dugu. Batez ere 1990 Gastrotekari lotuta, horregatik ipini ditut janariari lotuta dohazen egunak.


URTARRILAK 24 (ASTEAZKENA)

Gaur abisatu digute datorren Astelehena, hilak 30, Tolosako 1990 Gastrotekak, 10 urte beteko dituela eta hori ospatzeko festa bat egiteko asmoa dutela arratsaldean.


Orduan, gure lana kartelak egitea izan da sare sozialetan argitaratzeko. Pentsatu dugu bi kartel egitea. Bat egitaraua azalduko duena, hau da, igandean plazaratuko duguna, hurrengo egunari begira eta bestea Astelehenean bertan igoko duguna Tolosako gastroteka zorionduz.


Hona hemen egin ditudan bi kartelak:



EGITARAUA






ZORION KARTELA





Horrez gain, datozen hilabeteetako, hau da Otsaileko eta Martxoko egutegiak egiteaz arduratu nahiz. Dauden ekintza ezberdinak bertan ipiniz.

Bukatzeko LumaGorrirekin aritu nahiz.


URTARRILAK 25 (OSTEGUNA):


Gaur hilak 25 osteguna; Lehenengo orduan, LumaGorrirekin jarraitu dut, atzo arratsaldean egin nituen edukiei testuak ipini dizkiet eta beti bezala, Facebooken ipini ditut, programatuta, eurek ikus ditzaten.


Azkenean lehen aipatu nizuen bezala, nahiz eta guk euren web orria eta sare sozialak kudeatu euren oniritzirik gabe ezin dugu ezer egin, oso zorrotzak baitira euren arauekin.


1990 Gastrotekan ere egunerokoak egin ditut eta ea zerbait berririk aurkitzen dudan bertan ipintzeko begiratzen aritu nahiz. Horretarako, beste Gastroteka edo Jatetxe batzuen sare sozialak arakatzen ibili nahiz, ideia berriren bat zeukaten edo burura etortzen zitzaidan ikusi asmoz.


URTARRILAK 26 (OSTIRALA):


Lehenengo orduan, Taniarekin LumaGorriko web orria egiten aritu nahiz, berari laguntzen eta berak zenbait gauza berri azaldu dizkit.


Bestalde, dagoeneko Martxora begira, LumaGorriko argitalpen berriekin jarri nahiz. Azken finean Otsailaren hasiera segituan dator eta eurei Otsailaren bigarren astean edo Martxoko egutegia erakustea gustatzen zaie, orduan zerbait berria sortzen aritu nahiz.


Jarraian, 1990 Gastrotekarako ere zenbait testu prestatu ditut. Beste argazkietakoengandik bereizgarriagoak diren testuak. Izan ere gelditzen diren argazkiak ez baitira horren erakargarriak baina testu onen laguntzaz, jarraitzaileen gustukoak izan daitezen da gure helburua.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: