Blog de MaddiErauskinIkom

BOSGARREN ASTEA


URTARRILAK 29 (ASTELEHENA)


Gaur astelehena izanik, astero bezala, 1990 Gastrotekako menua bidali digute eta lehenengo orduetan, hori diseinatzea izan da nire lana. Esan beharra daukat aste honetako menua diseinatzea ez zaidala oso erraza egin. Egia esan, nahiko plater bereziak zeuden menuan eta horien argazkiak, creative commonsen aurkitzea ez da erraza izaten. Hala ere, beste asteetan baino zertxobait gehixeago kostatuta baina egin dut eta nik uste nahiko ondo geratu dela.

Hona hemen argazki batzuk:







 Horrez gain, asteko bost egunetan, astelehenetik ostiralera igotzen ditugun instastory-ak ere diseinatu ditut, dagokion menua kontuan hartuz.


Hemen dituzue batzuk:



 



Horrez gain, egunaren bigarren zatian, LumaGorriko eta 1990 Sare sozialak  eguneratu ditut.


URTARRILAK 30 (ASTEARTEA)


Gaur LumaGorriko edukiekin hasi dut eguna. Zenbait programazio egin behar izan ditut, datozen egunei begira.


Bestalde, Ostiralean egin nituen 1990 Gastrotekako zenbait argitalpen ere programatzen ibili nahiz, programatu aurretik, beti bezala Izarori erakutsi dizkiot, bere oniritzia eman ziezadan.

Horrez gain, instastory-etan zegoen akats bat ere zuzentzen ibili nahiz eta bukatzeko Tania egiten ari den LumaGorriko web gunearekin laguntzen aritu nahiz.


URTARRILAK 31( ASTEAZKENA)


Gaur lehenengo orduan, beste behin, LumaGorrirekin aritu nahiz. Beste bi azoketan izango direla azaldu digute eta kartelak egiten aritu nahiz. Alde batetik, otsailaren 10ean Bilbon izango dira, inauteriak direla aprobetxatuz, LumaGorri oilasko iztarren dastaketa izango da. Bilboko plaza zirkularrean zehazki esanda. Bestalde, larunbat honetan Azkoitiko Eroskin izango direla abisatu digute eta oraingo honetan, LumaGorri hanburgesak dastatzeko aukera izango dela bertan. Baina, horretarako kartelik edo aurre abisurik pasatzerik ez dute nahi. Azaldu digutenez, ekintza burutu ondoren bidaliko dizkigute argazkiak eta orduan sare sozialetara igotzea eskatu digute.


Hona hemen Bilboko inauterietako kartela, lehengo formatu berdinarekin jarraituz:






Behin kartela amaitu ondoren, sare sozialetan programatu dut. Bestalde, LumaGorriko estatistiken taula eguneratzen ere ibili nahiz.

Bukatzeko, 1990 Gastrotekako ordutegia erakusten duen kartel bat egin dut, jarraian sare sozialetara igotzeko. Izan ere, beste taberna batzuen sare sozialak arakatzen ibili ondoren, konturatu gara, ordutegia ipintzen zuenik ez genuela oraindik eta jendearentzat, bezeroentzat interesgarria izan zezakeela horrek.

Hemen duzue:





OSTEGUNA (OTSAILAK 1):


Gaur otsailak 1 osteguna. Lehenengo orduan, estatistikekin aritu nahiz.

Urtarrila atzo bukatu zela kontuan izanik, azaldu didate, hilaren bukaeran, sareko programa ezberdin batzuek erabiliz, estatistika desberdinak ateratzen dituztela, orduan horretan aritu nahiz.


Lehenbizi LumaGorri hartu dut. Kontua da, estatistikak begiratzeko sare sozial desberdinentzat programa desberdinak daudela.


Esaterako, Instagramerako Metricool programa erabiltzen da eta bertan ikus dezakegu, hilabete honetan ea jarraitzaile kopuruak gora egin duen, zenbat gustuko izan ditugun bataz beste, zein izan den argitalpenik arrakastatsuena…


Facebookeko portzentaiak ikusteko berriz, facebooken bertan dagoen estatistikak klikatu eta bertan ikus dezakegu informazio berbera.


Azkenik, Twitterrekoak, Twitter analytics-en aztertu daitezke.


LumaGorrikoekin amaitu ostean, 1990 Gastrotekakoekin jardun dut. Azken finean, nik ez nituen formula edo orrialde hauek ezagutzen eta esan dezaket, gaur ere gauza berri batzuk ikasi ditudala.


Horrez gain, Vilma Nuñezen web orria arakatzen ibili nahiz eta bere zenbait bideo ikusi ditut. Berak web orri bat du eta sare sozialetako estatistikak nola atera erakusten dituen zenbait bideo igotzen ditu sarera. Nik ez nuen ezagutzen baina arrakasta handia du. Egia esan niri baliagarria egin zait.


OSTIRALA (OTSAILAK 2)


Lehenengo orduan, Tania eta biok, Ikomeko web orria eguneratzen ibili gara. Kontua da, aspaldian egin ditugun ekintza ezberdinen berri eman gabe zegoela eta horiek bertan ipintzea komeni zela. Esaterako Osatekekoa…


Bestalde egunero bezala, nire sare sozialekin jardun dut, 1990 Gastroteka eta LumaGorriko egin beharrekoak egiten aritu nahiz. Izan ere, egunero baitago zerbait berria egin beharra.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: