Blog de MaddiErauskinIkom

SEIGARREN ASTEA

ASTELEHENA (OTSAILAK 5)


Gaur astelehenero bezala, 1990 Gastrotekako menua egitea egokitu zait, alde batetik lehen platera bigarrena eta postrea, gaur bertan Sare sozialetara igoko ditudanak eta bestalde egunero egunero astelehenetik ostiralera, eguerdiko hamabiak aldera, Instagramera igoko ditudan Instastory-ak. Hauek, arestian komentatu nizuen bezala egun bakoitzean desberdina igotzea komeni da, jendea gehiago erakartzeko beti ere. Egunero berbera igoko bagenu oso monotonoa geratuko litzateke.


Hona hemen aste honetako Gastromenua;





Instastory-ak:




Horrez gain, asteburuan Sare sozialetara igotako argitalpenek izan duten arrakasta edo eman dituzten estatistikak aztertzen ibili nahiz. Astelehenetan beti egin behar izaten den gauza bat izaten da hau ere; beti ere noski, asteburuan sarera igotzeko edukiak programatuta badaude. Jarraian, taula batean ipintzen ditut hauek, beti ere eskura izateko.

Bukatzeko, denok jakingo duzuen bezala, ostegun honetan hasiko dira Tolosako iñauteriak eta jakinik 1990 Gastrotekak lokal bat Tolosan bertan duela, bertako nagusia de Ibonek, egun bakoitzean zer nahi duten Sare Sozialetara igotzea azaldu digu. Orduan guk, hori nolabait antolatu dugu eta horren harira lanean jarraitu dut.


ASTEARTEA (OTSAILAK 6) eta ASTEAZKENA (OTSAILAK 7)


1990 Gastrotekako iñauterietako argitalpenekin jarri nahiz buru belarri. Horrez gain, dagokien testuak prestatu dizkiet.


Ostegun gizenean, txistorra tradizio denez Tolosan, horrekin lotutako argitalpen bat egin dut, hemen ipiniko dut zuek ikus dezazuen;




EUS|

Iritsi da egun handia! Hasi dira gure inauteriak!

Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: