Blog de MaddiErauskinIkom

ZAZPIGARREN ASTEA


ASTELEHENA (OTSAILAK 12)


Gaur beste aste batez, lehenengo orduetan,  Gastromenua egiten ibili nahiz.

Horrekin batera, astero bezala bost egunetarako  egin behar izaten diren Instastory-ekin ere aritu nahiz. Azken finean, lan handiena ematen dutenak horiek baitira.  Argazkiak, sarean “creative commons” orrialdean bilatu behar izaten direlako, hau da lizentzia dun argazkiak izan behar dute eta ez da batere erraza izaten, 1990 Gastrotekako platerak nahiko bereziak izaten direlako gehienetan.


Hemen uzten dizuet:






Instastory-ak:





Bukatzeko, asteburuan igo diren eta egun hauetarako sare sozialetara igotzeko programatuak dauden argitalpenak aztertzen ibili nahiz. Izan ere, Tolosako inauteriak direla eta,egun hauetan 1990 Gastrotekan dezente dira igo ditugun edukiak.


ASTEARTEA (OTSAILAK 13):

1990 Gastrotekatik, datorren asteko Gastromenua bidali digute eta hori aurreratzen ibili nahiz. Modu honetan, Astelehenean bertan egin beharreko lana gaur bertan egitea erabaki dut.

Alde batetik, beti bezala, Instagram zein Facebookera igotzeko hiru platerak eta bestalde gaur egun erabat modan dauden, betiko Instastory-ak.


Hemen duzue datorren asteko proposamena:





Instastory-ak:



Gastromenuarekin amaitzean, Izarok beste lan bat jarri dit. Kontua da, 1990 Gastrotekan egiten diren argitalpenen zerrenda bat egitea komeni dela, hau da paperean ipintzea, modu honetan, ze argazki dauden erabilita ikus daitekeelako eta zer nolako testuak ipini diren. Hau guztia, aurrera begira ez errepikatzeko. Nire lankide den Taniak egin zuen hori lehen, baina Azarotik Otsailera artekoa egin gabe zegoenez niri egokitu zait hori egitea.

Ez da lan pisutsua baina denbora asko kentzen dizun lana


ASTEAZKENA (OTSAILAK 14)


Lehenengo orduan, atzoko 1990 Gastrotekako edukiarekin jarraitu dut. Argazki bakoitza, dagokion testuarekin ondo ordenatu eta ipintzen aritu nahiz.


1990 Gastrotekakoarekin amaitutakoan, gauza bera egiten hasi naiz LumaGorrikoarekin. LumaGorrin lehenengo aldia zen horrelako bat egiten zela, izan ere, Urrian hasi baitziren bere sare sozialak eraman edo koordinatzen.


Azken finean, orain arteko guztia eskura izatea oso ondo etortzen da, zerbait bilatu edo aztertu nahi duzunean, sarera jo beharrik ez izateko.


OSTEGUNA (OTSAILAK 15):

Datorren astean, langile berri bat datorrenez Ikom-era, Izarok eskatu dit, ea Gastromenua nola egiten dudan idatziz azalduko nion. Alde batetik ze programa erabiltzen dugun, zein diren pausoak, noiz igotzen den sare sozialetara…


Hala ere, iruditzen zait, pausoz pauso nik azaltzen badiot errazago ulertuko duela.


Bestalde, LumaGorriko argitalpen guztiak ordenatzen eta txukun ipintzen ibili nahiz.


Bukatzeko Mahalakoarekin aritu gara Tania eta biok.


OSTIRALA ( OTSAILAK 16):


Marijoseren oniritzia jaso ostean, datozen hilabeteetarako geneukan LumaGorriko eduki guztia sare sozialetan programatu dut. Alde batetik Facebooken, bestalde Instagramen eta azkenik Twitterren.


Jarraian, Euskal Kirolariri dagokionez, Basqueteam-eko kirolarien zerrenda egiten aritu nahiz. Euskal Kirolariri buruz ez dizuet asko hitz egin, gaztetxoentzako kanpaina bat da. Azken finean, lehen hezkuntzan, hirugarren mailan zehazki, eskola kirolean hasten dira eurek eta zenbait jokalari erreferente hartzen dituzte.

Jokalari hauek, Cristiano Ronaldo, Messi… horrelakoak izan ohi dira eta eurek erabiltzen dituzten hitzekin mintzatzen hasten dira. Beti ere erdaraz. Orduan Euskal Kirolari kanpainaren helburua, gaztetxoen artean erreferente berriak sortzea da, beti ere gure hizkuntza den Euskaraz mintzatuko diren erreferente berriak. Horretarako Basqueteam-eko zerrendara jotzea erabaki dugu, bertan zenbait kirolari ezberdin aurki daitezkeelako, Olinpiar jokoetan zenbait domina irabazi dituztenak izan ohi dira. Horrez gain, futbola eta saskibaloiaz arago beste kirol batzuk badirela erakusteko gaztetxoei.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: