Blog de MaddiErauskinIkom

ZORTZIGARREN ASTEA

ASTELEHENA (OTSAILAK 19)


Gaur langile berria etorri da, orduan, sare sozialei begira zeuden karpetak ordenatzen ibili nahiz. Berak, errazago aurki ditzan 1990 Gastrotekako zein LumaGorriko edukiak.


Bestalde, Astelehenero egiten dugun Gastromenua, nola egiten den, gainetik azaldu diot. Aste honetakoa dagoeneko egina baitzegoen, joan zen astean bidali zigutelako. Hala ere, dagokion testua sortu eta sare sozialetara igo dut.


Jarraian, Euskal Kirolariko zerrendarekin ipini nahiz, izan ere, sekulako zerrenda dago, kirol asko baitaude, batzuk ezagutu ere egiten ez nituenak; Errugbia, Arrauna, Snowboard-a, Triatloia, Body-Board-a…


LumaGorriko argitalpen berri bat ere sortu dut eta Facebooken programatu, Marijoseri ea zer iruditzen zaion…



ASTEARTEA (OTSAILAK 20)


Gaur lehenengo orduan, Basqueteam-eko jokalarien zerrendarekin ipini nahiz. Egun guztia pasa ondoren bukatu dut zerrenda luze hori.

Zerrenda bukatu ostean, sare sozialak eta euren arrakasta aztertzen ibili nahiz. Ranking moduko bat egin dut. Kontua da, guri, jarraitzaile edo bisita gehien jasotzen dituzten kirolariak interesatzen zaizkigula.

Ondo aztertzen ibili ostean, hiru dira ezagunenak edo arrakasta handiena dutenak:

Alde batetik, bisita kopuru handienarekin Snowboard-ean ibiltzen den Lucas Eguibar dugu; 49.469 jarraitzailerekin; bestalde, bigarren postuan 12.423 jarraitzailerekin Body-boardean ibiltzen den Alex Uranga izango genuke eta hirugarrenean, Piraguismoa praktikatzen duen Maialen Chorraut 12.413 jarraitzailerekin.


ASTEAZKENA ( OTSAILAK 21)


Gaur LumaGorriko-ak abisua pasatu digu, igande honetan, Zarautzen Talai Berri txakolindegiak, Talai Berri krosa  antolatu duela eta beste batzuen artean, LumaGorrik, babestuko duela. Orduan, Talai Berri Txakolindegiak igotako argitalpenak, hau da, zirkuitua, egitaraua etb… Guk ere LumaGorriko sare sozialetara igotzeko.


Bestalde, kartel bat prestatu dut. Talai Berri Krosaren ostean, LumaGorri hanburgesen dastaketa egongo dela jendeari jakinarazteko. Hori, bidali diguten menuarekin batera, larunbatean igotzeko eskatu digute, dagokion testuak ere prestatu ditut eta sare sozialetara igotzeko prest utzi dut. Kontua da, larunbaterako beste argitalpen batzuk zeudela programatuak eta horiek aldatu edo Martxora atzeratu behar izan ditut.


Bestalde, Hazi egutegia egiteko lehiaketan parte hartzeko asmoa du aurten ere Ikomek. Hazik, urtero, gai desberdinak planteatuz, egutegi bat ateratzen du. 2016an, Ikom izan zen lehiakideen artean hautatua orduan aurten ere bere helburua aurkeztea da.

Kontua da, bertan aurkezteko argazkilari profesional bat ere aurkeztea ezinbestekoa dela. Orduan Izarok Taniari galdetu dio ea bateren bat ezagutzen duen eta neuk pentsatzen aritu ostean, Ander Olaizolaz gogoratu nahiz eta zeuzkaten guztien artean gehien gustatu zaiena bera izan da.


OSTEGUNA ( OTSAILAK 22)


LumaGorrikoek azaldu digute, datorren asteburuan, Martxoaren 2,3 eta 4an, B.E.C-en (Bilbao exibhition center), Gustoko 2018 azoka ospatuko dela eta eurek bertan izango direla. 5.Gamako platerak aurkeztuko dituzte bertan eta kartel bat egiteko esan digute, bertan izango direla jarraitzaileei azalduz. Bide batez, “Show-cooking”-eko ordutegia ere pasa digute eta hori beste argitalpen batean ipintzea erabaki dugu.

Horrez gain, bertan dauden bitartean, zenbait argazki ere bidaliko dizkigutela azaldu digute, guk momentuan sare sozialetara igo ditzagun.


Hona hemen prestatutakoa:






Gustoko 2018ko eduki hau, Sare sozialetara Otsailaren 28an igotzea erabaki dugu, hau da azokaren bezperetan. Facebooken programatu dut Marijosek ikus dezan, ea zer iruditzen zaion.

Bestalde, Instagramera, prestatuta neukan errezeta igo dut.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: