Blog de MaddiErauskinIkom

BEDERATZIGARREN ASTEA


OTSAILAK 26 ( ASTELEHENA)


Gaur, praktiketan neska berri bat hasi da Ikom enpresan. Lehenengo orduan, Izarok enpresaren nondik norakoak azaldu ostean, nirekin jarri da. Nik zer egiten dudan azaldu diot, enpresako sare sozialak eramaten ditudala azaldu diot eta gaur astelehena izanik, astero bezala 1990 Gastrotekarentzat, Gastromenua diseinatzen dugula.

Hasieran pixka bat galduta sentitu da baina segituan ulertu asko kentzen dizutelako eta gainera langile berriari azalduz, bestetan baino denbora gehiago pasa dugu.


Hona hemen aste honetakoa:










Instastoriak:







OTSAILAK 27 (ASTEARTEA)


Gaur, Izarorekin, hau da nire nagusiarekin egongo nitzen azken eguna zela kontuan hartuz, bihar Bilbon ekitaldi bat zuelako, pasta batzuk eraman dizkiet.


1990 Gastrotekari dagokionez, datorren asterako edukia falta dela eta, post berriren bat sortzen aritu nahiz, oraingo honetan patata tortilla ipintzea pentsatu dut, aspaldian tortillarik igo gabe zegoelako. Orduan, programatuta zegoen beste posta, ordutegiarena hain zuzen, lekuz aldatu behar izan dut. Lehenengo orduetan hori izan da nire lana.


Bestalde, Izarok joan zen astean eskatu zidan, ea posible nuen, Gastromenua nola egiten nuen, noiz igotzen zen etb, pausoz pauso idaztea. Gaur maketatzeko eskatu dit, Indesing programa erabiliz eta hori egiten hasi naiz.


OTSAILAK 28 (ASTEAZKENA)

Gaur nire azken eguna izan da eta goizean zuri zuri esnatu gara elurra zela eta. Lankide guztiok berandu iritsi gara lanera goizeko 7etatik 9 etara autorik ez hartzeko eskatzen baitzuten segurtasun sailetik.


Ni hamar terdiak inguruan iritsi nahiz bertara eta atzo hasitako Indesing proiektuarekin lanean aritu nahiz. Hori bukatzean, imprimitu eta grapatuta utzi diot Izarori, berak eskatu bezala.


Hemen uzten dizuet, zuek ikus dezazuen:




Bestalde, LumaGorriko Gustoko azoka 2018 ri dagokionez, Eguerdiko hamabietan Instagramera argitalpen bat igo dut, azkenean Twitter eta Facebookerako programatuta zegoen baina Socialgest programaren bitartez, Instagramera argazkiak igotzeko erabiltzen dugun programak hain zuzen, ez du uzten argazki bat baino gehiago daukaten postak programatzen. Orduan eskuz egin behar izaten da lan hori.


Horrekin bukatu ditut nire praktikak.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: